Bisitatu
  • Euskera
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Erdera
Dakar Bidaia 2009 Info Galeria



2009. urtean Afrikaruntz abiatzea erabaki nuen. Ez bai naiz sekulan kontinente huntan izan, Afrikako ipar mendelbaldeko herri ezagunetan murgildu naiz.



Helburua : Marroko, Sahara, Mauritania ta Senegal zeharkatu Dakar hiri mitikorarte. 10 000 km 3 astez.



Eguraldiaren aldetik sasoi hoberenean abiatzea erabaki dut : martxo hasieran. Euskal Herritik Algecirasarte egun baten egin ondoren, Tangererat eraman nauen itsaontzia hartu dut. Lehen etapetan, hiri haundi ta turistikoetatik urrun ibili naiz. Gelditu naizen tokietan (Safi, El Ouatia, Dakhla) oso gustorat ibili naiz. Marroko ta Mauritania arteko muga luzean (5 oren pasatzeko!), Juan ezagutu dut (Araban kokatua den Lasierrakoa). Bera ta bere Mauritaniako lagun batzuekin egun zoragarriak pasatu ditut desertuan baita Arguin parke nazionalean.



Senegalen, Dakar ta Goree uhartea bakarrik bisitatu ditut (azken hau nahiko polita ta lasaia da, Dakar hiriraren alderantzizkoa!). Mauritanian, bueltan, Kataluniako 3 motozale ezagutu ta beraiekin 6 egun bidai konpartitu ditut (Llaurens, Siso ta Xabi, Gironako bidaizale jatorrak). Mauritania ta Sahara zeharkatu ondoren, Antiatlasetik Marrakesheko bidea hartu ginuen bainan Xabik motoan pana bat ukan ondoren Agadir hirian bukatu dugu (Agadir, interes gutxiko hiria, salbu hondartzazaleak bazirezte !). Xabiren motoa konpondu ta Essaouiran igaro dugu gure azken eguna. Hortik bi egunerat etxean nintzen berriz ere.



Bidai hunen bilana egiterakoan, oso esperientzia polita izan dela erraiten ahal dut. Munduko itzuliaren ondotik, gehien gustatu zaidan bidaia. Marrokoko ta Dakarreko saltzaile pisuzkoak aparte, jendearekin harremana oso polita izan da (gehienik Mauritanian). Paisaiak oso desberdinak ta zinez ederrak (desertua adibidez). Janaria ere oso gustorat jan dut (arrain on asko). Bizimodu ta ohitura desberdiank ere oso interesgarriak dira. Gainera, Europareko beste herrialdeekin konparatuz, oso merke ateratzen den bidai bat da hau. Zinez pena meresi duten herrialdeak.